Diseinuko sukaldeak Tolosan

Diseinuko sukaldeak Tolosan

Dica sukalde-markarekin egiten dugu lan, bere diseinu berritzaileagatik eta sukaldeko altzarietako materialetan eta akaberetan eskaintzen duen kalitateagatik. Sukaldeak funtzionalak dira, ideia onez beteta daude, eta erosotasun-plus bat ematen diote eguneroko bizitzari.

Gure profesional taldeak espazio bakoitzera hobekien egokitzen den sukaldea proiektatzen du, bezero bakoitzaren gustuak eta premiak kontuan hartuta. Tolosaldean sukaldeen instalazioan dugun esperientzia handiak pozik uzteko moduko emaitza bermatzen du.

Ideia onez betetako sukaldeak

BEREIZTEN GAITUZTEN XEHETASUNAK

Sukaldeko altzariek ongi osatutako osagarri-sistema bat dute, tiradera bakoitza behar bezala antolatu ahal izan dezazun.

dica altzaria
dica altzaria
diseinua, ordena eta funtzionaltasuna proportzio berean
diseinu sukaldeak tolosan
Altzari ergonomikoak

Altzari ergonomikoak

Altzari baxu berriak (85 cm-ko altuera + 7 cm-ko zokaloa).

Erosoagoak, pertsona garaientzat bereziki egokituak, eta biltegiratzeko edukiera handikoak.

Galdetu Dica enpresaren marren eta arrastoen kontrako ijezketa berriaz: zure sukalderako akabera bikaina da.

Goi-mailako akaberak

Dica enpresaren laser bidezko kanteatuak fusionatu egiten ditu ertza eta atea. Loturak desagertu egiten dira eta horrek bloke-itxura ematen du. Horren ondorioz, sukaldea iraunkorragoa da, estetika bikaina du (altzari lakatuena), eta erosoagoa da garbitzeko.

Ergonomia

Dica enpresaren 45 graduko kanteatuak ergonomia eta diseinu minimalista konbinatzen ditu.

sukaldearen dica atea

Etxetresna elektrikoak

Sukaldea guztiz amaituta entregatzen dugu (argiekin eta etxetresna elektrikoekin), eta merkatuko marka guztiekin lan egiten dugu: Bosch, Siemens, Electrolux, AEG...

sukaldea tolosan
etxetresna elektrikoak tolosan